2012-10-19

Hautagaiek euskararen normalizazioaz hartu duten konpromisoa



Hauteskunde kanpaina bukatzear dago eta ziur kokoteraino zaudela orain..., baina begiratu zer aurkitu dudan Berria egunkarian. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautagaiek euskararen normalizazioari buruz hartu dituzten konpromisoak bildu ditu eta web orri honetan ezagutu ditzakezu. Beteko dituzte?

2012-08-07

Gasteizko jaiak euskaraz gozatzeko aukera dibertigarriak

Berandu heltzen naiz..bai, bai..badakit...(Mila esker Naroa!!!!)... baina oraindik denbora duzu hiriko jaiak Geu elkarteak proposatzen duen moduan gozatzeko. Matxete plazan ekitaldi asko antolatzen dituzte egunero. Baduzu jaiak gozatzeko aukera zoragarri bat. Ondo pasa!!!!




2012-06-12

Gasteizen erosketak euskaraz egiteko proposamen bat (II)


Gogoratzen duzu post batean egin nuen erosketak euskaraz egiteko proposamena?
Gasteizen badaude denda asko euskara erabiltzeko aukera eskaintzen dutenak. Nire asmoa zen guztion artean gida edo mapa bat egitea. Animatzen zaren bitartean, beste denda bat 'aurkitu' dut Hirinet-eko Facebooken web orrian. Beste bat ezagutzen duzula? Tira! konta ezazu blog honetan!! 





2012-06-08

Izaten dugu merezi duguna



‘Amerikar hauek erotuta daude!’ esango luke Obelixek ezagutuko balu AEB-an zabaltzen den asmakizuna. Publizitatea gorputzean tatuatzen ez dute ba! 


Hedabideetan irakurri dudanaren arabera, joera hori azala salgai jartzea omen da eta gainera salmentek nabarmen egin dute gora denbora gutxian. Negozio biribila! Beste kasu batean, tipo batek ‘QR’ kodigo bat tatuatu du besoan eta enkantean jarri du. Erokeria ala ergelkeria iruditu arren, ziur denbora gutxitan gurera ere etorriko dela. 


Publizitateak gure arreta pizteko bide erakargarriak erabiltzen ditu, esate baterako: esaldi interesgarriak, irudi zoragarriak, euskarri bitxiak, bilgarri deigarriak, eta abar. Izan ere, edozein euskarritan publizitatea ikusteko ohituta gaude. Guztia, ‘berria’ bada, ontzat hartzen dugu. Are gehiago… originaltasun hori txalotzen dugu. Eta gehiago nahi dugu.


Lehen heldu zen publizitate zuzena: produktu baten abantailak azpimarratzen zituzten iragarkiek. Errealitatea rosaz pintatu zutenak. Astiro, ia konturatu gabe, publizitateak pausu bat eman zuen. Gu geu bihurtu ginen iragarki. Hori ikusteko, orain dela hogei urte sortu zuen modari begirada bat bota baino gehiago ez duzu egin behar. Garai hartan markaz jositako jantziek liluratzen gintuzten.  Prakak, kamisetak, poltsak edo zapatilak logoz beteta erosten eta ordaintzen genituen.



Horretaz gain, gaur egun publizitate enpresei lana ia-ia eginda ematen diegu poz-pozik. Gure gustuak, gure nahiak ‘saltzen’ diegu telebistan edo interneten agertzeko edo, agian, deskonturen baten truke. Musu-truk esaten diegu ‘zer’, ‘nolakoa’, ‘noiz’ eta ‘non’ erosiko genukeen.
Hori guztia kontuan hartuta, AEB-ko asmakizun horrek ez gaitu harritu behar izaten. Ez dugu konponbiderik. Kontsumismoaren seme-alabak garenez normaltzat hartzen dugu gure ‘azala’, gure identitatea iragarki-iragarkiz eraikitzea. Izaten dugu merezi duguna.




Imagen del blog http://blog.publips.com

2012-05-19

Euskara ikasteko, erabiltzeko, zabaltzeko tresnak!!

Kaixo!!  ....Badakit, badaakit azken boladan ez naizela ia agertu....barkatu! 
Utzi dudan hutsunea betetzeko hona hemen Lorena Lopez de Lacalle lagunak zabaldu duen zerrenda interesgarri eta lagungarri hau. Lan ederra!! Aprobetxatu!!Mila esker Lorena!!



EUSKARA IKASTEKO / PARA APRENDER EUSKERA

2012-05-04

Zorte on!!!



Bihar Habeko azterketak izango ditugu... Zorte on lagunok!!! Birpasatu ondo esamoldeak, sarrerak nola idatzi eta eskolan ikusi dituzun egitura guztiak. Urduritasuna alde batean utzi...eta ez ahaztu idazten hasi baino lehen eskematxo bat prestatzea. Ziur primeran egingo duzula!!!!
Bihar arte!!!!!

2012-04-26

Eskerrik asko 'Hirinet.net'!!!



Ezagutzen duzu Gasteizen sortu den euskarazko web gune berria? Oso polita, interesgarria eta kalitate onako egitasmoa!! Hiri Net du izena.


Mila esker GEU Elkartea eta euskararen aldeko lehian zaudeten guztiok. Beharrezkoa zen!! Bai euskaldun peto-petoentzat, bai ikasten dugunontzat!


Sartu, sartu bere web orrian eta ziur nirekin bat etorriko zarela. Gozatu!! 
Ah! 'Paperezko' bertsioa (PDF-koa) zabaltzen dute eta gainera Twitter, Facebook eta hainbat blogetan bere bideari segitu ahal duzu. Miiilaa eeskeer!!!



2012-04-25

Euskal musika..Madonnaren biran!

Ezagutzen duzu Pop Erregina bereganatu duen euskal taldea? Kalakan du izena eta dirudienez Madonna liluratuta geratu zen bere soinuarekin pasa den udan Getharyn. Hirukote honek euskal kultura zabalduko du Madonnaren hurrengo biran. Nolako soinua sortuko da 'Open your heart' txistu eta txalapartarekin batera?
Entzun arte, hona hemen Kalakari buruzko informazio gehiago eta bideotxo bat. On egin!