2013-04-19

Euskara galtzearen sorburu nagusiak

Nahiz eta gaztelaniaz egon, testu hau zabaltzea oso interesgarria irudi zait. Eztabaidaezina, ezta? 

2013-01-23

Euria ari du


Egun hotz eta euritsu honetan Mikel Urdangarinen azken diskaren abesti polit hau uzten dizut. Euskara praktikatzeko (karaoke moduan baitago) eta musikaz gozatzeko. Arratsalde polita izan!

Mikel Urdangarin: kitarra
Koldo Uriarte: piano
Angel Celada: bateria

2013-01-16

Euskara bor-bor



Txoko honen helburu nagusiena euskara praktikatzea da. Aurkitzen ditudan tresna erabilgarriak, abestiak eta euskararekin zerikusirik dituzten bitxikeriak zabaltzen ditut normalean. Baina egia da, ohitura hartzen ez badugu, eguneroko eginenetan ez dela hain erraza euskarari ekitea. Beraz, ohitura hori hartzeko asmoz, saiatuko naiz beste motatako baliabideak elkarbanatzen.

Mari sukalde zara? Gastronomiaz gozatzen duzu? Sartu Sukaldean webgunean eta aurkituko dituzu eguneroko errezeta goxoak prestatzeko tresna eder bat.




Errezeta arruntak eta berba zehatzak kontsulta ditzakezu. Gainera bere bloggean eta Twitter eta Facebooken profiletan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. "Sukaldean" bultzatzen dutenen helburuak euskaldunen errezetategia handitzea eta sukaldaritzan erabiltzen den hiztegia gogoaraztea dira. Primeran, ezta? On egin!

2012-11-14

Ikur propioa, Google bilatzailean




Ezagutzen duzu Eusko Ikaskuntza bultzatzen ari den kanpaina? Euskarak bere ikur propioa izateko eskatu dio Google bilatzaileari. Bai, bai. Baina gure laguntza behar dute. Abenduaren 3an, Euskara Nazioarteko Egunean, doodlea (Google bilatzailearen ikurra) euskal doodlea izatea nahi baduzu, sinatu Eusko Ikaskuntzaren web orrian. Atxikimenduak abenduaren 1era arte jasoko dira eta hurrengo egunean Google-i bidaliko dizkiete. 
Sartu, sartu hemen eta sinatu! Gainera sari batzuk zozketatuko dituzte.