2013-01-16

Euskara bor-bor



Txoko honen helburu nagusiena euskara praktikatzea da. Aurkitzen ditudan tresna erabilgarriak, abestiak eta euskararekin zerikusirik dituzten bitxikeriak zabaltzen ditut normalean. Baina egia da, ohitura hartzen ez badugu, eguneroko eginenetan ez dela hain erraza euskarari ekitea. Beraz, ohitura hori hartzeko asmoz, saiatuko naiz beste motatako baliabideak elkarbanatzen.

Mari sukalde zara? Gastronomiaz gozatzen duzu? Sartu Sukaldean webgunean eta aurkituko dituzu eguneroko errezeta goxoak prestatzeko tresna eder bat.




Errezeta arruntak eta berba zehatzak kontsulta ditzakezu. Gainera bere bloggean eta Twitter eta Facebooken profiletan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. "Sukaldean" bultzatzen dutenen helburuak euskaldunen errezetategia handitzea eta sukaldaritzan erabiltzen den hiztegia gogoaraztea dira. Primeran, ezta? On egin!

2 comentarios:

  1. Ay, ze ondo!!! Orain errezagoa izango da janaria prestatzea. Eskerrik asko laguna!.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Mila esker Andrea eta ongi etorri txoko honetara!! Barkatu hain berandu erantzuteagatik.....glups! Saiatuko naiz mota horretako bitxikeriak zabaltzen ;)

      Eliminar

Zure iritzia!!