Nahiz eta gaztelaniaz egon, testu hau zabaltzea oso interesgarria irudi zait. Eztabaidaezina, ezta?
2013-04-19
2013-03-20
2013-03-15
2013-01-23
Euria ari du
Egun hotz eta euritsu honetan Mikel Urdangarinen azken diskaren abesti polit hau uzten dizut. Euskara praktikatzeko (karaoke moduan baitago) eta musikaz gozatzeko. Arratsalde polita izan!
Mikel Urdangarin: kitarra
Koldo Uriarte: piano
Angel Celada: bateria
2013-01-16
Euskara bor-bor
Txoko honen helburu nagusiena euskara praktikatzea da.
Aurkitzen ditudan tresna erabilgarriak, abestiak eta euskararekin zerikusirik
dituzten bitxikeriak zabaltzen ditut normalean. Baina egia da, ohitura hartzen
ez badugu, eguneroko eginenetan ez dela hain erraza euskarari ekitea. Beraz, ohitura
hori hartzeko asmoz, saiatuko naiz beste motatako baliabideak elkarbanatzen.
Mari sukalde zara? Gastronomiaz gozatzen duzu? Sartu Sukaldean
webgunean eta aurkituko dituzu eguneroko errezeta goxoak prestatzeko tresna
eder bat.
Errezeta arruntak eta berba zehatzak kontsulta ditzakezu. Gainera bere bloggean eta Twitter eta
Facebooken profiletan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. "Sukaldean" bultzatzen dutenen helburuak euskaldunen errezetategia handitzea eta sukaldaritzan erabiltzen den hiztegia gogoaraztea dira. Primeran, ezta? On egin!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)