2012-11-14

Ikur propioa, Google bilatzailean




Ezagutzen duzu Eusko Ikaskuntza bultzatzen ari den kanpaina? Euskarak bere ikur propioa izateko eskatu dio Google bilatzaileari. Bai, bai. Baina gure laguntza behar dute. Abenduaren 3an, Euskara Nazioarteko Egunean, doodlea (Google bilatzailearen ikurra) euskal doodlea izatea nahi baduzu, sinatu Eusko Ikaskuntzaren web orrian. Atxikimenduak abenduaren 1era arte jasoko dira eta hurrengo egunean Google-i bidaliko dizkiete. 
Sartu, sartu hemen eta sinatu! Gainera sari batzuk zozketatuko dituzte. 

2012-10-30

Aitzakiarik ez!




Milaka emakumek bizitza galtzen dute urtero indarkeria matxistaren ondorioz. Berdintasun Politikoen Berrikuntzarako Nazioarteko Zentroa (CIINPI) sentsibilizazio kanpaina berezi bat egiten ari da. Una Foto Contra el Matón-en bidez, bai emakume eta bai gizonek, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka daudela adierazteko aukera bat da.

Bakarrik web gune honetara sartu behar duzu, orri zuri bat eta boligrafo bat hartu, idatzi mezu bat, argazki "atera"...eta kitto!!

Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroaren helburua, pertsonak balioetsiak eta beren gaitasun, motibazio eta interesetan lagunduak izan daitezen bide berriak ustiatzea da eta ez jaio diren sexuaren arabera baloratuak izatea.
"Iniziatiba hau berdintasun politiken garapenean zentratzen da, honako lau ardatzetan: jabekuntza eta emakumeen parte hartze soziopolitikoa, berdintasun politikak eta genero mainstreaminga, erantzukizuna eta emakumeen aurkako indarkeria. Sentsibilizazio kanpaina hau emakumeen aurkako indarkeriaren arazotik sortua da", azaltzen dute.
Jasotako argazkiak datorren azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunean,  CIINPI-k egingo duen sentsibilizazio kanpaina baterako erabiliko dira.

Atera ezazu argazki bat emakumeen aurkako indarkeriaren kontra. Errespetuz, baina beldurrik gabe. 

2012-10-22

Atzo hautatu genituen legebiltzarkideak

Ezagutu nahi baduzu zeintzuk diren legebiltzarkide berriak, hona hemen Berria egunkarian zabaltzen duten informazio guztia: zerrendak, emaitzak herrialdeka, mapa interaktiboa, elkarrizketak...eta abar. Argia.com web orrian ere informazio ugari duzu. Orain Eusko Jaurlaritza noiz eta nola osatuko zain egon behar gara!!



(Grafikoak: Berria)

2012-10-19

Hautagaiek euskararen normalizazioaz hartu duten konpromisoa



Hauteskunde kanpaina bukatzear dago eta ziur kokoteraino zaudela orain..., baina begiratu zer aurkitu dudan Berria egunkarian. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautagaiek euskararen normalizazioari buruz hartu dituzten konpromisoak bildu ditu eta web orri honetan ezagutu ditzakezu. Beteko dituzte?

2012-08-07

Gasteizko jaiak euskaraz gozatzeko aukera dibertigarriak

Berandu heltzen naiz..bai, bai..badakit...(Mila esker Naroa!!!!)... baina oraindik denbora duzu hiriko jaiak Geu elkarteak proposatzen duen moduan gozatzeko. Matxete plazan ekitaldi asko antolatzen dituzte egunero. Baduzu jaiak gozatzeko aukera zoragarri bat. Ondo pasa!!!!




2012-06-12

Gasteizen erosketak euskaraz egiteko proposamen bat (II)


Gogoratzen duzu post batean egin nuen erosketak euskaraz egiteko proposamena?
Gasteizen badaude denda asko euskara erabiltzeko aukera eskaintzen dutenak. Nire asmoa zen guztion artean gida edo mapa bat egitea. Animatzen zaren bitartean, beste denda bat 'aurkitu' dut Hirinet-eko Facebooken web orrian. Beste bat ezagutzen duzula? Tira! konta ezazu blog honetan!! 





2012-06-08

Izaten dugu merezi duguna



‘Amerikar hauek erotuta daude!’ esango luke Obelixek ezagutuko balu AEB-an zabaltzen den asmakizuna. Publizitatea gorputzean tatuatzen ez dute ba! 


Hedabideetan irakurri dudanaren arabera, joera hori azala salgai jartzea omen da eta gainera salmentek nabarmen egin dute gora denbora gutxian. Negozio biribila! Beste kasu batean, tipo batek ‘QR’ kodigo bat tatuatu du besoan eta enkantean jarri du. Erokeria ala ergelkeria iruditu arren, ziur denbora gutxitan gurera ere etorriko dela. 


Publizitateak gure arreta pizteko bide erakargarriak erabiltzen ditu, esate baterako: esaldi interesgarriak, irudi zoragarriak, euskarri bitxiak, bilgarri deigarriak, eta abar. Izan ere, edozein euskarritan publizitatea ikusteko ohituta gaude. Guztia, ‘berria’ bada, ontzat hartzen dugu. Are gehiago… originaltasun hori txalotzen dugu. Eta gehiago nahi dugu.


Lehen heldu zen publizitate zuzena: produktu baten abantailak azpimarratzen zituzten iragarkiek. Errealitatea rosaz pintatu zutenak. Astiro, ia konturatu gabe, publizitateak pausu bat eman zuen. Gu geu bihurtu ginen iragarki. Hori ikusteko, orain dela hogei urte sortu zuen modari begirada bat bota baino gehiago ez duzu egin behar. Garai hartan markaz jositako jantziek liluratzen gintuzten.  Prakak, kamisetak, poltsak edo zapatilak logoz beteta erosten eta ordaintzen genituen.



Horretaz gain, gaur egun publizitate enpresei lana ia-ia eginda ematen diegu poz-pozik. Gure gustuak, gure nahiak ‘saltzen’ diegu telebistan edo interneten agertzeko edo, agian, deskonturen baten truke. Musu-truk esaten diegu ‘zer’, ‘nolakoa’, ‘noiz’ eta ‘non’ erosiko genukeen.
Hori guztia kontuan hartuta, AEB-ko asmakizun horrek ez gaitu harritu behar izaten. Ez dugu konponbiderik. Kontsumismoaren seme-alabak garenez normaltzat hartzen dugu gure ‘azala’, gure identitatea iragarki-iragarkiz eraikitzea. Izaten dugu merezi duguna.




Imagen del blog http://blog.publips.com

2012-05-19

Euskara ikasteko, erabiltzeko, zabaltzeko tresnak!!

Kaixo!!  ....Badakit, badaakit azken boladan ez naizela ia agertu....barkatu! 
Utzi dudan hutsunea betetzeko hona hemen Lorena Lopez de Lacalle lagunak zabaldu duen zerrenda interesgarri eta lagungarri hau. Lan ederra!! Aprobetxatu!!Mila esker Lorena!!



EUSKARA IKASTEKO / PARA APRENDER EUSKERA

2012-05-04

Zorte on!!!



Bihar Habeko azterketak izango ditugu... Zorte on lagunok!!! Birpasatu ondo esamoldeak, sarrerak nola idatzi eta eskolan ikusi dituzun egitura guztiak. Urduritasuna alde batean utzi...eta ez ahaztu idazten hasi baino lehen eskematxo bat prestatzea. Ziur primeran egingo duzula!!!!
Bihar arte!!!!!

2012-04-26

Eskerrik asko 'Hirinet.net'!!!



Ezagutzen duzu Gasteizen sortu den euskarazko web gune berria? Oso polita, interesgarria eta kalitate onako egitasmoa!! Hiri Net du izena.


Mila esker GEU Elkartea eta euskararen aldeko lehian zaudeten guztiok. Beharrezkoa zen!! Bai euskaldun peto-petoentzat, bai ikasten dugunontzat!


Sartu, sartu bere web orrian eta ziur nirekin bat etorriko zarela. Gozatu!! 
Ah! 'Paperezko' bertsioa (PDF-koa) zabaltzen dute eta gainera Twitter, Facebook eta hainbat blogetan bere bideari segitu ahal duzu. Miiilaa eeskeer!!!



2012-04-25

Euskal musika..Madonnaren biran!

Ezagutzen duzu Pop Erregina bereganatu duen euskal taldea? Kalakan du izena eta dirudienez Madonna liluratuta geratu zen bere soinuarekin pasa den udan Getharyn. Hirukote honek euskal kultura zabalduko du Madonnaren hurrengo biran. Nolako soinua sortuko da 'Open your heart' txistu eta txalapartarekin batera?
Entzun arte, hona hemen Kalakari buruzko informazio gehiago eta bideotxo bat. On egin!


2012-03-30

Oporretan, irakurri euskaraz!!





Datorren astean oporrak helduko dira. Ziur plan asko dituzula. Agian zer edo zer irakurri nahi duzu eta ez dakizu zer. Sartu Armiarma atari honetan eta han aurkituko dituzu liburu elektroniko asko (euskal klasikoak baita literatura unibertsaletik ekarriak). PDF formatuan daude eta klik bat bakarrik baino ez duzu behar. Dohainik! Oporrak politak izan!!!

2012-03-24

Napoleon garaiko azoka, Gasteizen!!

Zelako giro ona dago Arriagan!! Gaur goizean hara joan naiz paseo bat ematera nire panpinatxo politarekin eta ez dut topatu ba Napoleon garaiko azoka bat? Nahiz eta ordu horretan  lagun gehiegi egon ez...giro polita gozatu dugu. Bihar arte han, Arriaga parkean, egongo dira saltoki guztiak (ehun baino gehiago!), soldaduak, musikariak, janari goxoa... Merezi du bueltatxo bat emateak!!


2012-03-23

Arabako rocka, zuzenean


Rocka gogokoa duzu? Datorren asteartean (Martxoak 27) Eratu taldeak joko du Parral tabernan. Ez duzula ezagutzen? Azken Maketa Lehiaketan sari bat jaso zuen talde arabar bat da. Hona hemen lotura hau haiei buruz gehiago jakiteko! Gainera, Banda Beat web orritik aterata informazio hori eta bideotxo bat uzten dizkizuet.  Anima zaitez!! 


2012-03-21

Amaren omenez

Nire haurtzaroan Amak beti entzuten zituen Benito Lertxundiren abestiak. Beren omenez abesti polit eta erakargarri hau uzten dizuet! Karaoke moduan dago euskara hobeto praktika dezagun. Ondo izan!! 

2012-03-19

"Gure geroa hizkuntzari lotuta dago"


Zelako garrantzia dute hedabideek euskara berreskuratzeko? Uzten dizudan bideo honen bidez primeran azaltzen dute lotura hori. Gainera han aurkituko duzu euskaraz irakurtzeko eta entzuteko  ('jarraitzeko') hainbat proposamen. Merezi du ikusteak!! 

2012-03-08

Guztion ahaleginak nabaritzen dira baina lan handia dugu oraindik!!

Atzo aurkeztu zuten Bosgarren Inkesta Soziolinguistikoa. Txosten horren arabera hamar urtetan 2,6 puntu igo da euskaraz dakitenen kopurua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Berri ona: biztanleen herenek badakite euskara baina... erdiok baino gehiago ez dugu erabiltzeko ohiturarik. Hemen uzten dizut 'Berria' egunkaritik hartutako informazioa. Han aurkituko  dituzu datu zehatzagoak. Lan handia dugu, lagunok!

2012-03-06

Aio negua!!

Bizitasun gabeko arratsalde honetan tristura abestuz baztertu dugu...bat zatoz? Gaur Zea Mays-en abesti polit hori aukeratu dut. Ongi pasa!!



2012-02-29

Leku mitologikoak etxe ondoan


Ikusi Euskal Herriko mapa mitologikoa handiagoa

Euskal mitologia zure gustukoa da? Basajaunaren, lamien edo Mariren bideari segitu nahi badiozu hona hemen hainbat plan egiteko proposamen bat. 'Euskal Mitologiaren Ataria' web orrian aurkitu dut eta oso interesgarria da. Bitxiena....Euskal Herriko mapa mitologikoa. Han ikusiko dituzu leku mitologiko batzuk ondo kokatuta eta 'klikatzen' baduzu ikur bakoitza, zure herritik hara joateko informazio zehatza aurkituko duzu. 
Ez duzu aitzakiarik astebururen batean txango polita egiteko!! 



2012-02-23

Euskal Zinemaren Astea, Gasteizen




Datorren astelehenetik martxoaren 3ra bitartean Euskal Zinemaren Asteak eskainiko digu euskaraz (baita gaztelaniaz) egindako hainbat film. Dendaraban dagoen Vital Kutxaren aretoan izango dugu aukera hori arratsaldero.

Euskal Zinemaren Asteko helburua gure inguruko profesionalak sortutako lanak bultzatzea da. Besteak beste, ekimen honen esker, hiru euskarazko film luzeak zabalduko dituzte: Telmo Esnalen "Urte berri on, amona! (otsailaren 27an), Jose Mari Goenagaren  "Lagun mina" (otsailaren 28an) eta Alberto Gorritiberearen "Arriya” (otsailaren 29an).

Emanaldietarako sarrerak sesioak hasi baino ordu bat lehenago hartu ditzakezu Vital Kutxako Aretoan bertan, hiru eurotan (bi eurotan Kutxabank txartelarekin ordainduz).

Hemen uzten dizut 'Klak...eta' blogan agertzen den programazio osoa eta filmetako trailer batzuk. Ondo izan!!










2012-02-22

Sorgina itzuli da!

Bazen garaia hemen sartzeko!! Sorgin honek ez du hilabete ona izan (gripeak jota egon baita) baina berriro itzuli da euskarari ekitera. 
Gaur abestuz praktikatuko dugu. Ken Zazpiren abesti ezagun hori uzten dizut. Ondo erreparatu hitzeei eta ahoskerari... eta gozatu musika!




2012-02-04

Umeekin euskaraz berba egiteko aukera baliotsu bat


   Semearekin, alabarekin edo iloba batekin zaude. Maite-maite egiten….baina bizpahiru esaldi bakarrik asmatzen dituzu. Bai amorrua! 
   Niri ere horrelako amorrua ematen zaidanez lagun batzuei galdetu nien gidaren bat edo laguntzarik zegoen. Haien erantzuneen artean, hona hemen uzten dizudana lagungarriena iruditzen zait. 
  'Ku-Ku' izena du eta Alkarbidek, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak, argitaratu zuen orain dela urte batzuk. Hiztegitxo bat, akats ohikoenak, jolasak eta hainbat abesti aurkituko dituzu. Begirada bat eman, ikasi...eta ikusiko duzu zer ondo pasatuko duzue elkarrekin!! 

2012-01-29

Irakurtzeko proposamenik?



Hitz-jario izateko, egunkariak, aldizkariak, liburuak…irakurtzea komenigarria da. Telebista eta irratia ‘entzun’ ere entzun behar da”. Zenbat aldiz entzun dituzu gomendio horiek?
Egia da, bai. Gure bizitza euskaraz egiteko beharrezkoa da arlo guztietan erabiltzen saiatzea baina normalean, komunikabide ezagunenak izan ezik, ez dugu aurkitzen beste produktu erakargarririk.

Post honen bidez proposatu nahi nuen agerkari interesagarri bat: “Nabarra” aldizkaria. Polita benetan. Gustu onekoa. Erraz irakurtzekoa… baina, zas!! bere web orrialdera sartu naiz eta irakurri dut ateak itxi behar izan dituela, egoera ekonomiak bultzatuta. Penagarria, benetan.

Hala ere, oraindik aldizkariaren ale zaharrak, pdf formatoan, badituzu. Gaurkotasuna ez du galdu beraz…begiratu bat egitera gonbidatzen zaitut! Han aurkituko dituzu artikulu interesgarriak, maketazio polita, gomendioak. Izugarri gozatzeaz gain, euskara praktikatuko duzu.

Beste aldizkariaren bat ezagutzera eman nahi badiguzu, zabaldu mesedez!! 


2012-01-21

Gasteizen euskaraz egiteko hainbat plan




       Lagunok….ez dugu aitzakiarik gure helburuak betetzeko!! Saltsan nabil ea interneten Gasteizi dagokion zer edo zer interesgarririk dagoen. Eureka!! Aukeratu ditut web-orri bi. Nire ustez baliagarrienak. 


      Bata da GEU ELKARTEAK egiten duen Gasteizko Agenda (GEA). Ezagutzen ez baduzu, hona hemen agenda hori buruzko aipamen bat. Ikusiko duzunez, mota guztietako planak egitera gonbidatzen gaitu. Helburua? Euskarazko ekitaldietan parte hartzea. GEAn Gasteizen euskaraz egiten diren kontzertuak, hitzaldiak, txangoak, familia arteko planak, gazteentzakoak...eta abar aurki ditzakezu.






      Bestea da Arabako Euskararen ataria, Euskaraba. Euskararen Foru Zerbitzuak bultzatu zuen orain dela hiru urte. Han aurkituko duzu oso informazio erakargarria, Araba osoan proposatzen diren ekitaldiei eta beste gaiei buruzkoa.






Ikustera besterik ez zaitut gonbidatzen. Animatzen bazara eskaintzen dituzten planen bat egitera, agian topo egiten dugu. Laster arte!!

2012-01-18

Tresna lagungarri bat

    Azken proposamena gorpuztuz doan bitartean, Xuxen zuzentzaile ortografikoari buruz prestatu dudan azalpentxo bat zabalduko dut. 
    
    Agian ez zaude ziur prestatu duzun testu bat, ortografiari dagokionez, zuzen idatzitza dagoen. 
Tresna honen helburua euskeraz idatzitako testuen akats ortografikoak (tipografikoak) zuzentzea da.
    
      Lagungarria izan arren, kontuz egokitasunarekin, bakarrik akats tipografikoak zuzentzen baititu. Adibidez: Idazten baduzu 'Ni egingo dut', ontzat hartuko du, 'NiK egingo dut' esan beharrean.


     Hemen uzten dizut ikus-azalpen hori zuretzat erabilgarria izateko asmoz. 





2012-01-15

Gasteizen erosketak euskaraz egiteko proposamen bat


        Okindegian, arrandegian, fruta-dendan…edozein eguneroko erosketetan ohituta gaude gaztelania erabiltzen, ezta? Begira ezazu aurkitu dudan artikulu hau (‘Diario de Noticias de Álava’-tik hartuta) eta ikusiko duzu nola dagoen euskarari buruzko jarrera Gasteizko merkataritzan. Txosten hori pixka bat zaharra geratu da, baina joera bat adierazten du.

        Gure kasuan, erabiltzerakoan (beldur 'eszenikoa' alde batera utzita) egia da hiri honetan, Gasteizen, ez dela hain erraza saiatzea.

       Gaurko proposamena elkarlan bat da. Ofizialki jakin dezagun zeintzuk diren gure hirian lortu duten Bai Euskarari Ziurtagiria. Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du ziurtagiri horrek. Bilatu dut bere webgune ofizialean eta hiru denda bakarrik agertzen dira Gasteizko zerrendan… 

       Ziur zuk ezagutzen duzula euskara erabiltzeko aukera sortzen duten hainbat denda. Esate baterako: Dato kalean dagoen okindegi bat. Nahiz eta ziurtagiririk ez izan, euskara erabiltzen eros dezakezu.

      Sorgin honen asmoa da ‘mapa’ edo gida bat egitea, blog honetan bertan, zuen proposamenekin. Horrela erraztuko dugu lotsa galtzeko helburu hori. Mota horietako saltokiren bat ezagutzen baduzu, zabaldu mesedez sarrera honetan. Mila esker!!

2012-01-14

Lotsa galtzeko prest!



Euskara maite dut. Euskaraz bizi nahi dut baina nire lotsa edo konplexuagatik ez naiz ausartzen erabiltzera…euskaltegian edo lagun minekin izan ezik. Ezagunen artean euskarari buruzko jarrera hori ikusi ere ikusten dut. Horri buruz -borondaterik eza, nagia edo lotsari buruz- luze hitz egin daiteke baina ez da hori nire asmoa. Txoko honetan saiatuko naiz ikasitakoa hobetzen…edo behintzat praktikatzen. Zu ere lotsa galtzeko prest bazaude, txoko honetan bide polit bat elkarrekin hasi gaitezke: akatsez-akats ikasten, zalantzak argitzen, euskaraz pentsatzera geure burua ‘behartzen’….bat egiten duzu?