2012-02-04

Umeekin euskaraz berba egiteko aukera baliotsu bat


   Semearekin, alabarekin edo iloba batekin zaude. Maite-maite egiten….baina bizpahiru esaldi bakarrik asmatzen dituzu. Bai amorrua! 
   Niri ere horrelako amorrua ematen zaidanez lagun batzuei galdetu nien gidaren bat edo laguntzarik zegoen. Haien erantzuneen artean, hona hemen uzten dizudana lagungarriena iruditzen zait. 
  'Ku-Ku' izena du eta Alkarbidek, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak, argitaratu zuen orain dela urte batzuk. Hiztegitxo bat, akats ohikoenak, jolasak eta hainbat abesti aurkituko dituzu. Begirada bat eman, ikasi...eta ikusiko duzu zer ondo pasatuko duzue elkarrekin!! 

1 comentario:

  1. Ez dut ezagutzen blog hori baina oso interresgarria iruditzen zait. Ahoulku txiki batzuk ematen dizkiguzu edozein momentutan euskaraz erabiltzen. Adibidez, niri hiztegia falta zait ume txikiekin hitz-egitea eta horregatik saiatuku naiz liburu hori billatzen. Noiz idatziko duzu hurrengo post? Gogoak dauzkat irakurtzea.

    ResponderEliminar

Zure iritzia!!