2012-02-29

Leku mitologikoak etxe ondoan


Ikusi Euskal Herriko mapa mitologikoa handiagoa

Euskal mitologia zure gustukoa da? Basajaunaren, lamien edo Mariren bideari segitu nahi badiozu hona hemen hainbat plan egiteko proposamen bat. 'Euskal Mitologiaren Ataria' web orrian aurkitu dut eta oso interesgarria da. Bitxiena....Euskal Herriko mapa mitologikoa. Han ikusiko dituzu leku mitologiko batzuk ondo kokatuta eta 'klikatzen' baduzu ikur bakoitza, zure herritik hara joateko informazio zehatza aurkituko duzu. 
Ez duzu aitzakiarik astebururen batean txango polita egiteko!! 



2012-02-23

Euskal Zinemaren Astea, Gasteizen




Datorren astelehenetik martxoaren 3ra bitartean Euskal Zinemaren Asteak eskainiko digu euskaraz (baita gaztelaniaz) egindako hainbat film. Dendaraban dagoen Vital Kutxaren aretoan izango dugu aukera hori arratsaldero.

Euskal Zinemaren Asteko helburua gure inguruko profesionalak sortutako lanak bultzatzea da. Besteak beste, ekimen honen esker, hiru euskarazko film luzeak zabalduko dituzte: Telmo Esnalen "Urte berri on, amona! (otsailaren 27an), Jose Mari Goenagaren  "Lagun mina" (otsailaren 28an) eta Alberto Gorritiberearen "Arriya” (otsailaren 29an).

Emanaldietarako sarrerak sesioak hasi baino ordu bat lehenago hartu ditzakezu Vital Kutxako Aretoan bertan, hiru eurotan (bi eurotan Kutxabank txartelarekin ordainduz).

Hemen uzten dizut 'Klak...eta' blogan agertzen den programazio osoa eta filmetako trailer batzuk. Ondo izan!!










2012-02-22

Sorgina itzuli da!

Bazen garaia hemen sartzeko!! Sorgin honek ez du hilabete ona izan (gripeak jota egon baita) baina berriro itzuli da euskarari ekitera. 
Gaur abestuz praktikatuko dugu. Ken Zazpiren abesti ezagun hori uzten dizut. Ondo erreparatu hitzeei eta ahoskerari... eta gozatu musika!




2012-02-04

Umeekin euskaraz berba egiteko aukera baliotsu bat


   Semearekin, alabarekin edo iloba batekin zaude. Maite-maite egiten….baina bizpahiru esaldi bakarrik asmatzen dituzu. Bai amorrua! 
   Niri ere horrelako amorrua ematen zaidanez lagun batzuei galdetu nien gidaren bat edo laguntzarik zegoen. Haien erantzuneen artean, hona hemen uzten dizudana lagungarriena iruditzen zait. 
  'Ku-Ku' izena du eta Alkarbidek, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak, argitaratu zuen orain dela urte batzuk. Hiztegitxo bat, akats ohikoenak, jolasak eta hainbat abesti aurkituko dituzu. Begirada bat eman, ikasi...eta ikusiko duzu zer ondo pasatuko duzue elkarrekin!!