2012-01-29

Irakurtzeko proposamenik?



Hitz-jario izateko, egunkariak, aldizkariak, liburuak…irakurtzea komenigarria da. Telebista eta irratia ‘entzun’ ere entzun behar da”. Zenbat aldiz entzun dituzu gomendio horiek?
Egia da, bai. Gure bizitza euskaraz egiteko beharrezkoa da arlo guztietan erabiltzen saiatzea baina normalean, komunikabide ezagunenak izan ezik, ez dugu aurkitzen beste produktu erakargarririk.

Post honen bidez proposatu nahi nuen agerkari interesagarri bat: “Nabarra” aldizkaria. Polita benetan. Gustu onekoa. Erraz irakurtzekoa… baina, zas!! bere web orrialdera sartu naiz eta irakurri dut ateak itxi behar izan dituela, egoera ekonomiak bultzatuta. Penagarria, benetan.

Hala ere, oraindik aldizkariaren ale zaharrak, pdf formatoan, badituzu. Gaurkotasuna ez du galdu beraz…begiratu bat egitera gonbidatzen zaitut! Han aurkituko dituzu artikulu interesgarriak, maketazio polita, gomendioak. Izugarri gozatzeaz gain, euskara praktikatuko duzu.

Beste aldizkariaren bat ezagutzera eman nahi badiguzu, zabaldu mesedez!! 


2012-01-21

Gasteizen euskaraz egiteko hainbat plan




       Lagunok….ez dugu aitzakiarik gure helburuak betetzeko!! Saltsan nabil ea interneten Gasteizi dagokion zer edo zer interesgarririk dagoen. Eureka!! Aukeratu ditut web-orri bi. Nire ustez baliagarrienak. 


      Bata da GEU ELKARTEAK egiten duen Gasteizko Agenda (GEA). Ezagutzen ez baduzu, hona hemen agenda hori buruzko aipamen bat. Ikusiko duzunez, mota guztietako planak egitera gonbidatzen gaitu. Helburua? Euskarazko ekitaldietan parte hartzea. GEAn Gasteizen euskaraz egiten diren kontzertuak, hitzaldiak, txangoak, familia arteko planak, gazteentzakoak...eta abar aurki ditzakezu.






      Bestea da Arabako Euskararen ataria, Euskaraba. Euskararen Foru Zerbitzuak bultzatu zuen orain dela hiru urte. Han aurkituko duzu oso informazio erakargarria, Araba osoan proposatzen diren ekitaldiei eta beste gaiei buruzkoa.






Ikustera besterik ez zaitut gonbidatzen. Animatzen bazara eskaintzen dituzten planen bat egitera, agian topo egiten dugu. Laster arte!!

2012-01-18

Tresna lagungarri bat

    Azken proposamena gorpuztuz doan bitartean, Xuxen zuzentzaile ortografikoari buruz prestatu dudan azalpentxo bat zabalduko dut. 
    
    Agian ez zaude ziur prestatu duzun testu bat, ortografiari dagokionez, zuzen idatzitza dagoen. 
Tresna honen helburua euskeraz idatzitako testuen akats ortografikoak (tipografikoak) zuzentzea da.
    
      Lagungarria izan arren, kontuz egokitasunarekin, bakarrik akats tipografikoak zuzentzen baititu. Adibidez: Idazten baduzu 'Ni egingo dut', ontzat hartuko du, 'NiK egingo dut' esan beharrean.


     Hemen uzten dizut ikus-azalpen hori zuretzat erabilgarria izateko asmoz. 





2012-01-15

Gasteizen erosketak euskaraz egiteko proposamen bat


        Okindegian, arrandegian, fruta-dendan…edozein eguneroko erosketetan ohituta gaude gaztelania erabiltzen, ezta? Begira ezazu aurkitu dudan artikulu hau (‘Diario de Noticias de Álava’-tik hartuta) eta ikusiko duzu nola dagoen euskarari buruzko jarrera Gasteizko merkataritzan. Txosten hori pixka bat zaharra geratu da, baina joera bat adierazten du.

        Gure kasuan, erabiltzerakoan (beldur 'eszenikoa' alde batera utzita) egia da hiri honetan, Gasteizen, ez dela hain erraza saiatzea.

       Gaurko proposamena elkarlan bat da. Ofizialki jakin dezagun zeintzuk diren gure hirian lortu duten Bai Euskarari Ziurtagiria. Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du ziurtagiri horrek. Bilatu dut bere webgune ofizialean eta hiru denda bakarrik agertzen dira Gasteizko zerrendan… 

       Ziur zuk ezagutzen duzula euskara erabiltzeko aukera sortzen duten hainbat denda. Esate baterako: Dato kalean dagoen okindegi bat. Nahiz eta ziurtagiririk ez izan, euskara erabiltzen eros dezakezu.

      Sorgin honen asmoa da ‘mapa’ edo gida bat egitea, blog honetan bertan, zuen proposamenekin. Horrela erraztuko dugu lotsa galtzeko helburu hori. Mota horietako saltokiren bat ezagutzen baduzu, zabaldu mesedez sarrera honetan. Mila esker!!

2012-01-14

Lotsa galtzeko prest!



Euskara maite dut. Euskaraz bizi nahi dut baina nire lotsa edo konplexuagatik ez naiz ausartzen erabiltzera…euskaltegian edo lagun minekin izan ezik. Ezagunen artean euskarari buruzko jarrera hori ikusi ere ikusten dut. Horri buruz -borondaterik eza, nagia edo lotsari buruz- luze hitz egin daiteke baina ez da hori nire asmoa. Txoko honetan saiatuko naiz ikasitakoa hobetzen…edo behintzat praktikatzen. Zu ere lotsa galtzeko prest bazaude, txoko honetan bide polit bat elkarrekin hasi gaitezke: akatsez-akats ikasten, zalantzak argitzen, euskaraz pentsatzera geure burua ‘behartzen’….bat egiten duzu?