Okindegian,
arrandegian, fruta-dendan…edozein eguneroko erosketetan ohituta gaude gaztelania
erabiltzen, ezta? Begira ezazu aurkitu dudan artikulu hau (‘Diario de Noticias
de Álava’-tik hartuta) eta ikusiko duzu nola dagoen euskarari buruzko jarrera
Gasteizko merkataritzan. Txosten hori pixka bat zaharra geratu da, baina joera
bat adierazten du.
Gure kasuan, erabiltzerakoan (beldur 'eszenikoa' alde batera utzita) egia
da hiri honetan, Gasteizen, ez dela hain erraza saiatzea.
Gaurko
proposamena elkarlan bat da. Ofizialki jakin dezagun zeintzuk diren gure hirian
lortu duten Bai Euskarari Ziurtagiria. Enpresak, saltokiak eta era guztietako
entitateak euskararen erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla
egiaztatzen du ziurtagiri horrek. Bilatu dut bere webgune ofizialean eta hiru
denda bakarrik agertzen dira Gasteizko zerrendan…
Ziur zuk ezagutzen duzula
euskara erabiltzeko aukera sortzen duten hainbat denda. Esate baterako: Dato
kalean dagoen okindegi bat. Nahiz eta ziurtagiririk ez izan, euskara erabiltzen eros dezakezu.
Sorgin honen
asmoa da ‘mapa’ edo gida bat egitea, blog honetan bertan, zuen proposamenekin.
Horrela erraztuko dugu lotsa galtzeko helburu hori. Mota horietako saltokiren bat
ezagutzen baduzu, zabaldu mesedez sarrera honetan. Mila esker!!
Oso interesgarria zure azken post. Hasieran lotsa daukagu eta gero ez dakigu non eta norekin hitz-egin dugun, horregatik komenigarria da gida bat edukitzea. Espero dut zure aholkuak laster etortzea.
ResponderEliminarGuztion lana da, bai. Eskertzekoa da gero eta toki gehiago aurkitzea. Eskerrik asko!!
Eliminar