2013-01-23

Euria ari du


Egun hotz eta euritsu honetan Mikel Urdangarinen azken diskaren abesti polit hau uzten dizut. Euskara praktikatzeko (karaoke moduan baitago) eta musikaz gozatzeko. Arratsalde polita izan!

Mikel Urdangarin: kitarra
Koldo Uriarte: piano
Angel Celada: bateria

2013-01-16

Euskara bor-bor



Txoko honen helburu nagusiena euskara praktikatzea da. Aurkitzen ditudan tresna erabilgarriak, abestiak eta euskararekin zerikusirik dituzten bitxikeriak zabaltzen ditut normalean. Baina egia da, ohitura hartzen ez badugu, eguneroko eginenetan ez dela hain erraza euskarari ekitea. Beraz, ohitura hori hartzeko asmoz, saiatuko naiz beste motatako baliabideak elkarbanatzen.

Mari sukalde zara? Gastronomiaz gozatzen duzu? Sartu Sukaldean webgunean eta aurkituko dituzu eguneroko errezeta goxoak prestatzeko tresna eder bat.




Errezeta arruntak eta berba zehatzak kontsulta ditzakezu. Gainera bere bloggean eta Twitter eta Facebooken profiletan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. "Sukaldean" bultzatzen dutenen helburuak euskaldunen errezetategia handitzea eta sukaldaritzan erabiltzen den hiztegia gogoaraztea dira. Primeran, ezta? On egin!