2012-11-28
2012-11-14
Ikur propioa, Google bilatzailean
Ezagutzen duzu Eusko Ikaskuntza bultzatzen ari den kanpaina? Euskarak bere ikur propioa izateko eskatu dio Google bilatzaileari. Bai, bai. Baina gure laguntza behar dute. Abenduaren 3an, Euskara Nazioarteko Egunean, doodlea (Google bilatzailearen ikurra) euskal doodlea izatea nahi baduzu, sinatu Eusko Ikaskuntzaren web orrian. Atxikimenduak abenduaren 1era arte jasoko dira eta hurrengo egunean Google-i bidaliko dizkiete.
Sartu, sartu hemen eta sinatu! Gainera sari batzuk zozketatuko dituzte.
2012-10-30
Aitzakiarik ez!
Milaka emakumek bizitza galtzen dute urtero indarkeria matxistaren ondorioz. Berdintasun Politikoen Berrikuntzarako Nazioarteko Zentroa (CIINPI) sentsibilizazio kanpaina berezi bat egiten ari da. Una Foto Contra el Matón-en bidez, bai emakume eta bai gizonek, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka daudela adierazteko aukera bat da.
Bakarrik web gune honetara sartu behar duzu, orri zuri bat eta boligrafo bat hartu, idatzi mezu bat, argazki "atera"...eta kitto!!
Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroaren helburua, pertsonak balioetsiak eta beren gaitasun, motibazio eta interesetan lagunduak izan daitezen bide berriak ustiatzea da eta ez jaio diren sexuaren arabera baloratuak izatea.
"Iniziatiba hau berdintasun politiken garapenean zentratzen da, honako lau ardatzetan: jabekuntza eta emakumeen parte hartze soziopolitikoa, berdintasun politikak eta genero mainstreaminga, erantzukizuna eta emakumeen aurkako indarkeria. Sentsibilizazio kanpaina hau emakumeen aurkako indarkeriaren arazotik sortua da", azaltzen dute.
Jasotako argazkiak datorren azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunean, CIINPI-k egingo duen sentsibilizazio kanpaina baterako erabiliko dira.
Atera ezazu argazki bat emakumeen aurkako indarkeriaren kontra. Errespetuz, baina beldurrik gabe.
2012-10-29
Euskara gehiago erabiltzeko errezeta erraza (Iñaki Martinez de Luna)
Kaixo!! Gaur, Iñaki Martinez de Lunak proposatzen duen errezeta hau bidaltzen dizuet.
Zer uste duzue? Gure esku dago, lagunok!! Aste polita izan.
2012-10-22
Atzo hautatu genituen legebiltzarkideak
Ezagutu nahi baduzu zeintzuk diren legebiltzarkide berriak, hona hemen Berria egunkarian zabaltzen duten informazio guztia: zerrendak, emaitzak herrialdeka, mapa interaktiboa, elkarrizketak...eta abar. Argia.com web orrian ere informazio ugari duzu. Orain Eusko Jaurlaritza noiz eta nola osatuko zain egon behar gara!!
(Grafikoak: Berria)
2012-10-19
Hautagaiek euskararen normalizazioaz hartu duten konpromisoa
Hauteskunde kanpaina bukatzear dago eta ziur kokoteraino zaudela orain..., baina begiratu zer aurkitu dudan Berria egunkarian. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautagaiek euskararen normalizazioari buruz hartu dituzten konpromisoak bildu ditu eta web orri honetan ezagutu ditzakezu. Beteko dituzte?
2012-10-01
2012-08-07
Gasteizko jaiak euskaraz gozatzeko aukera dibertigarriak
Berandu heltzen naiz..bai, bai..badakit...(Mila esker Naroa!!!!)... baina oraindik denbora duzu hiriko jaiak Geu elkarteak proposatzen duen moduan gozatzeko. Matxete plazan ekitaldi asko antolatzen dituzte egunero. Baduzu jaiak gozatzeko aukera zoragarri bat. Ondo pasa!!!!
2012-06-12
Gasteizen erosketak euskaraz egiteko proposamen bat (II)
Gogoratzen duzu post batean egin nuen erosketak euskaraz egiteko proposamena?
Gasteizen badaude denda asko euskara erabiltzeko aukera eskaintzen dutenak. Nire asmoa zen guztion artean gida edo mapa bat egitea. Animatzen zaren bitartean, beste denda bat 'aurkitu' dut Hirinet-eko Facebooken web orrian. Beste bat ezagutzen duzula? Tira! konta ezazu blog honetan!!
2012-06-08
Izaten dugu merezi duguna
‘Amerikar hauek erotuta daude!’ esango luke Obelixek ezagutuko balu AEB-an zabaltzen den asmakizuna. Publizitatea gorputzean tatuatzen ez dute ba!
Hedabideetan irakurri dudanaren arabera, joera hori azala salgai jartzea omen da eta gainera salmentek nabarmen egin dute gora denbora gutxian. Negozio biribila! Beste kasu batean, tipo batek ‘QR’ kodigo bat tatuatu du besoan eta enkantean jarri du. Erokeria ala ergelkeria iruditu arren, ziur denbora gutxitan gurera ere etorriko dela.
Publizitateak gure arreta pizteko bide erakargarriak erabiltzen ditu, esate baterako: esaldi interesgarriak, irudi zoragarriak, euskarri bitxiak, bilgarri deigarriak, eta abar. Izan ere, edozein euskarritan publizitatea ikusteko ohituta gaude. Guztia, ‘berria’ bada, ontzat hartzen dugu. Are gehiago… originaltasun hori txalotzen dugu. Eta gehiago nahi dugu.
Lehen heldu zen publizitate zuzena: produktu baten abantailak azpimarratzen zituzten iragarkiek. Errealitatea rosaz pintatu zutenak. Astiro, ia konturatu gabe, publizitateak pausu bat eman zuen. Gu geu bihurtu ginen iragarki. Hori ikusteko, orain dela hogei urte sortu zuen modari begirada bat bota baino gehiago ez duzu egin behar. Garai hartan markaz jositako jantziek liluratzen gintuzten. Prakak, kamisetak, poltsak edo zapatilak logoz beteta erosten eta ordaintzen genituen.
Horretaz gain, gaur egun publizitate enpresei lana ia-ia eginda ematen diegu poz-pozik. Gure gustuak, gure nahiak ‘saltzen’ diegu telebistan edo interneten agertzeko edo, agian, deskonturen baten truke. Musu-truk esaten diegu ‘zer’, ‘nolakoa’, ‘noiz’ eta ‘non’ erosiko genukeen.
Hori guztia kontuan hartuta, AEB-ko asmakizun horrek ez gaitu harritu behar izaten. Ez dugu konponbiderik. Kontsumismoaren seme-alabak garenez normaltzat hartzen dugu gure ‘azala’, gure identitatea iragarki-iragarkiz eraikitzea. Izaten dugu merezi duguna.
Imagen del blog http://blog.publips.com
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








