2012-03-30
Oporretan, irakurri euskaraz!!
Datorren astean oporrak helduko dira. Ziur plan asko dituzula. Agian zer edo zer irakurri nahi duzu eta ez dakizu zer. Sartu Armiarma atari honetan eta han aurkituko dituzu liburu elektroniko asko (euskal klasikoak baita literatura unibertsaletik ekarriak). PDF formatuan daude eta klik bat bakarrik baino ez duzu behar. Dohainik! Oporrak politak izan!!!
2012-03-24
Napoleon garaiko azoka, Gasteizen!!
Zelako giro ona dago Arriagan!! Gaur goizean hara joan naiz paseo bat ematera nire panpinatxo politarekin eta ez dut topatu ba Napoleon garaiko azoka bat? Nahiz eta ordu horretan lagun gehiegi egon ez...giro polita gozatu dugu. Bihar arte han, Arriaga parkean, egongo dira saltoki guztiak (ehun baino gehiago!), soldaduak, musikariak, janari goxoa... Merezi du bueltatxo bat emateak!!
2012-03-23
Arabako rocka, zuzenean
Rocka gogokoa duzu? Datorren asteartean (Martxoak 27) Eratu taldeak joko du Parral tabernan. Ez duzula ezagutzen? Azken Maketa Lehiaketan sari bat jaso zuen talde arabar bat da. Hona hemen lotura hau haiei buruz gehiago jakiteko! Gainera, Banda Beat web orritik aterata informazio hori eta bideotxo bat uzten dizkizuet. Anima zaitez!!
Eratu taldea 2010 urte bukaeran sortu zen. Taldearen ideia
nagusia Unai (Laia, Sortuz) gitarjole/abeslariak eta Aitor (Laia, Joxpa, Kemen
Lertxundi...) baterijoleak osatu zuten eta berehala abestiak konposatzen hasi
ziren. Handik hilabete eskasera Luzu (Xasta) baxujolea sartu zen proiektuari
bere sarrerarekin forma emanez.
Apirilean, taldeak estudiora sartzeko erabakia hartu eta Bonbereneako estudioetara jo zuten. Bertan, Karlos Osinagaren gidaritzapean (Anari, Berri Txarrak, Willis Drumond…) grabatu zituzten diska osatzen duten 10 abestiak.
Apirilean, taldeak estudiora sartzeko erabakia hartu eta Bonbereneako estudioetara jo zuten. Bertan, Karlos Osinagaren gidaritzapean (Anari, Berri Txarrak, Willis Drumond…) grabatu zituzten diska osatzen duten 10 abestiak.
“Karlosekin lan egiteko erabakia ezin hobea izan dela
azpimarratu beharko genuke, bai musikalki baita pertsonalki ere asko lagundu
baitigu.”Diskoaren kolaborazioei dagokionez, Aitzol eta Aroa Lasak eta Oihana
Ameskuak hiru abestiei hitzak jarri dizkiote eta Juan Sangrek (Governors,
Ekon..) “Ametsa nahiago?” abestiari bere ukitua eman dio ahotsarekin.
Orokorrean, erritmo landu eta ahots melodikoekin datorkigun diska daukagu gure
aurrean, letra landu eta soinu indartsuak dituelarik.
Urriaren 8tik aurrera diskaren aurkezpen kontzertuekin buru belarri ibliko dira, Euskal Herriko txoko guztietara iristeko asmoarekin, eta nork daki, baita mugak gaindituz ere.
Urriaren 8tik aurrera diskaren aurkezpen kontzertuekin buru belarri ibliko dira, Euskal Herriko txoko guztietara iristeko asmoarekin, eta nork daki, baita mugak gaindituz ere.
2012-03-21
Amaren omenez
2012-03-19
"Gure geroa hizkuntzari lotuta dago"
Zelako garrantzia dute hedabideek euskara berreskuratzeko? Uzten dizudan bideo honen bidez primeran azaltzen dute lotura hori. Gainera han aurkituko duzu euskaraz irakurtzeko eta entzuteko ('jarraitzeko') hainbat proposamen. Merezi du ikusteak!!
2012-03-08
Guztion ahaleginak nabaritzen dira baina lan handia dugu oraindik!!
Atzo aurkeztu zuten Bosgarren Inkesta Soziolinguistikoa. Txosten horren arabera hamar urtetan 2,6 puntu igo da euskaraz dakitenen kopurua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Berri ona: biztanleen herenek badakite euskara baina... erdiok baino gehiago ez dugu erabiltzeko ohiturarik. Hemen uzten dizut 'Berria' egunkaritik hartutako informazioa. Han aurkituko dituzu datu zehatzagoak. Lan handia dugu, lagunok!
2012-03-06
Aio negua!!
Bizitasun gabeko arratsalde honetan tristura abestuz baztertu dugu...bat zatoz? Gaur Zea Mays-en abesti polit hori aukeratu dut. Ongi pasa!!
2012-02-29
Leku mitologikoak etxe ondoan
Ikusi Euskal Herriko mapa mitologikoa handiagoa
Euskal mitologia zure gustukoa da? Basajaunaren, lamien edo Mariren bideari segitu nahi badiozu hona hemen hainbat plan egiteko proposamen bat. 'Euskal Mitologiaren Ataria' web orrian aurkitu dut eta oso interesgarria da. Bitxiena....Euskal Herriko mapa mitologikoa. Han ikusiko dituzu leku mitologiko batzuk ondo kokatuta eta 'klikatzen' baduzu ikur bakoitza, zure herritik hara joateko informazio zehatza aurkituko duzu.
Ez duzu aitzakiarik astebururen batean txango polita egiteko!!
2012-02-23
Euskal Zinemaren Astea, Gasteizen
Datorren astelehenetik
martxoaren 3ra bitartean Euskal
Zinemaren Asteak eskainiko digu euskaraz (baita gaztelaniaz) egindako
hainbat film. Dendaraban dagoen Vital Kutxaren aretoan izango dugu
aukera hori arratsaldero.
Euskal Zinemaren Asteko helburua gure inguruko
profesionalak sortutako lanak bultzatzea da. Besteak beste, ekimen honen esker, hiru euskarazko film luzeak zabalduko dituzte:
Telmo Esnalen "Urte berri on, amona!”
(otsailaren 27an), Jose Mari Goenagaren "Lagun mina" (otsailaren 28an) eta
Alberto Gorritiberearen "Arriya” (otsailaren 29an).
Emanaldietarako sarrerak sesioak hasi
baino ordu bat lehenago hartu ditzakezu Vital Kutxako Aretoan bertan, hiru
eurotan (bi eurotan Kutxabank txartelarekin ordainduz).
Hemen uzten dizut 'Klak...eta' blogan agertzen den programazio osoa eta filmetako trailer batzuk. Ondo izan!!
2012-02-22
Sorgina itzuli da!
Bazen garaia hemen sartzeko!! Sorgin honek ez du hilabete ona izan (gripeak jota egon baita) baina berriro itzuli da euskarari ekitera.
Gaur abestuz praktikatuko dugu. Ken Zazpiren abesti ezagun hori uzten dizut. Ondo erreparatu hitzeei eta ahoskerari... eta gozatu musika!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


